WEBGUNEAREN PROZESUA

  • Webgunearen prozesua

Jabetza intelektuala: izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, zeinaren bitartez mota sakotako lanen ororen egileen edo beste titular batzuen eskubideak babesten diren. Horretarako lizentzia mota desberdinak erabiltzen dira.

Lizentzien bitartez egile eta erabiltzaileen kontratuzko harremanak zehazten dira. Lizentzia mota asko daude baina gauzak sinplifikatzeko lizentzia mota nagusienen zerrenda bat idatzi dugu.

1.COPYRIGHT

Zer da Copyrighta?

© Copyright ikurrak adierazten dio jendeari obra bat originala dela eta obra horren erabilera, erreprodukzioa, eraldaketa edo argitalpena egile eskubideen mende dagoela. Obraren erabilera, aldaketa edo banaketa aukerak mugatzen dituen softwarea da.

2. COPYLEFT

Zer da Copyletfa?

Lizentzia bat da non obrak partekatu eta berrerabiltzeko aukera proposatzen duena, lizentzia libreen erabilera bultzatuz, zeintzuen bitartez egileak ‘eskubide batzuk’ beretzat erreserba ditzakeen.

3. CREATIVE COMMONS

Zer dira Creative Commons lizentziak?

CC (Creative Commons) lizentziek aukera ematen diete egileei beren obren eskubide batzuk lagatzeko eta beste batzuei eusteko.

Creative Commons gobernuz kanpoko erakunde bat da egileei eta sortzaileei beren obren gaineko eskubideak kudeatzeko lizentziak eta tresna libreak eskaintzen dizkiena, beren lana eta ezagutza era errazean partekatu ahal izateko.

CC lizentziak edozein sormen edukiri aplika dakizkioke; adibidez: hezkuntza baliabideak, musika, argazkiak, datu baseak, informazio publikoa, softwarea, bideoak…

CC lizentzia bakoitzak zehazten du zein eskubide lagatzen dituen egileak, zein baldintzatan, eta baita erabiltzaileek zer egin dezaketen obrarekin ere. Ez dago lizentzia bat bakarrik, egilearen borondatearen arabera, konbinazio desberdinak egin daitezke. Lizentzia guztietan ezinbestekoa da obraren egiletza aitortzea.

6 lizentzia dira erabilienak:

 Aitorpena (by): obraren edozein ustiapen mota onartzen da.

 Aitorpena – Ez komertziala (by-nc): onartzen da obra eratorriak sortzea, baldin eta erabilera komertzialik egiten ez bada.

 Aitorpena – Ez kormetziala – Berdin partekatu (by-nc-sa): ez da onartzen jatorrizko obraren erabilera komertzialik, ezta eratorritako obrena ere. Eratorritako obraren banaketa jatorrizko obra arautzen duen lizentzia berberarekin egin behar da.

 Aitorpena – Ez komertziala – Eratorririk ez (by-nc-nd): ez da onartzen jatorrizko obraren erabilera komertzialik, ezta eratorritako obrarik sortzea ere.

 Aitorpena – Berdin partekatu (by-sa): onartzen da jatorrizko obraren eta eratorritako obren erabilera komertziala. Banaketa, berriz, obra arautzen duen lizentzia berberarekin egin behar da.

 Aitorpena – Eratorririk ez (by-nd): onartzen da jatorrizko obraren erabilera komertziala, ez ordea eratorritako obrarik sortzea.

Irudien edizioa

Aplikazioan agertzen diren argazkiak guk egindakoak dira. “Ink scape” izeneko aplikazioarekin egin ditugu, eta aplikazioaren zirriborroak berriz “Gimp” erabilita egin ditugu. Adibidez: